Aralar Nafarroa

NAFARROA BAI

leave a comment »

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

NAFARROA BAI

naxgenpfInork ez du zalantzarik Aralarrek 2004an hartu zuen erabakiaren egokiaz eta beharrezkoaz. Sektore ezkertiar, abertzale eta nazionalistei UPN eta PSNri aurre egiteko baldintzak eta indar aski izatea ahalbidetuko zien alternatiba eratu eta Nafarroan aldaketa politikoan saiatzea foru mapa politikoa markatu eta zehaztu duten ondorioak izan dituen erabaki handia izan zen.

Gizarteak konpromisoa, lana eta erakutsiriko eskuzabaltasuna ontzat jo zituen eta Nafarroako bigarren indar bihurtu zuen hauteskunde babesaren bitartez aitortu. Gaur egungo gizarte nafarrak aldaketa politiko hura eskatzen jarraitzen du. Politika ikusi eta egiteko eta politikan izateko beste era bat nahi izaten jarraitzen du. Bestelako politika sozialagoak, demokratikoagoak, iraunkorragoak, lurraldeari dagokionez orekatuagoak eta gure nortasun eta kulturaren defendatzaileak egitea behar du. Nafarroa Bai izan behar da lan tresna hori, behar horien alde egin eta haiengatik lan egiteko konpromisoa hartuko duena.

Alderdi politikoek gure gizarteari eragin eta haren eskaerei erantzutea izan behar dute eginkizun. Horregatik organismo biziak izan behar dira, moldagarriak, zein sortu, hazi, heldu, elkartu eta, zergatik ez, desagertu egiten baitira. Tresnak diren aldetik, egoerak eskatzen duen bezala erabili behar dira. Iltzerik sartu behar bada, mailua egokia da, baina mailu horretaz ezin duzu bi pieza torlojuz lotu. Gure gizartea aldatu egiten da eta alderdi politikoek harekin batera egin behar dute, astiro, arazo berriei irtenbide berriak emanez.

ARALARrek Nafarroan jaiotzatik jakin izan zuen bizirik egon eta habitatera egokitu behar hori ulertzen. Jaiotza traumatikoa izan zen, beti izaten den bezala, eta, ez zailtasunik gabe, ongi egokitzen jakin genuen eta gure tokia aurkitu genuen ekosistema politiko zail honetan. Hazi ginen eta, nahiz eta biziraupena bermaturik izan, beste batzuekin elkartzea erabaki genuen ingurua aldatzeko beharrei erantzuteko. Testuinguru horretan egin genuen Nafarroa Bairen alde. Une horretan gizarteari eta sinesten duguneko helburuei egin geniezaiekeen ekarpenik onena zelako uste osoa izanik. Egokitzapen hori Nafarroako gizarte eta politika aldaketa erraztuko zuen apustu komuna eratzea zen.

Apustu horretan eta elkarrekin igarotako denbora horretan, ez dira pozak eta zailtasunak gutxi izan. Aralarren gure lanaz, gure konpromisoaz eta gure proposamen eta ekimenez garatzen laguntzen eta agertuz joan diren arazoak konpontzen saiatu gara. Agerian dago ez dugula hori beti erdietsi. Bai, NABAI eratzeari dagokionez, ahalmen politikoa, soziala eta instituzionala ematean. Hartaz errealitate bat eta itxaropen bat egitean. Ez, haren barne dinamika, elkarrekiko bizitza edo eraginkortasuna eta kohesioa ahalbidetzean. Errealitate horren islarik argiena oraingo une zaila da.

Koalizioan apustu estrategikoaren graduaren eta, indarrik handiena izateagatik, erantzukizunaren arabera egokitu zaigun eginbeharra gauzatu dugu. Izan diren eta kudeatzea egokitu zaizkigun une garrantzitsu eta on anitzetan, hala nola 2007ko udan, Aralarrek zuzentzen eta uneko egoerari eta beharrei zegokien eran aritzen jakin zuen. Heldutasun, seriotasun eta aldarte politikoan gizartearen aitorpena merezi izan zuen maila erakutsiz.

Era berean, denbora horretan izaniko alderdi negatiboak protagonizatu ditugu gure erantzukizunaren ondorioz. Barne bizitza eta erabaki hartze zaila antolatzeko erantzukizuna geure gain hartzea, ia guztiz geure eginez eta inolako laguntzarik izan gabe. Gertaera horrek NABAIrengandik hurbil, interesaturik ala ez, dauden sektore batzuen aurrean halako higadura ekarri du. Ezin saihestuzko higadura hori kasu askotan koaliziotik kanpoko eta koalizioaren barneko inguru batzuk sustatzen ari dira era interesatuan.

Hala ere, buruturiko lan osoak, izaniko arrakasta osoak, eginiko ahalegin guztiek eta are koalizioko gainerako alderdiekin bizi izanez igarotako urteek ez dute barne bizitza kolapsatzear egotea saihestu. Egun proiektu garrantzitsu honek porrot egin dezake osatzen duten zenbait alderdi edo pertsonaren konpromiso faltagatik, desleialtasunagatik edo protagonismoagatik. NABAI norberaren edo talde baten plataforma edo lorbidetzat hartzeak ekartzen du hura definitzen duten helburuen aurkako erabilera egitea. Portaera horien ondoan lan eta funtzionamendurako jarrera eskasa dago, hautesleen eta oro har gizartearen aurrean eginiko erronkekiko eta harturiko konpromisoekiko, alderdi eta pertsona batzuengan.

Ez dugu zalantzarik aipaturiko gai horien porrotean Aralarrek ere bere erantzukizun maila izatea, baina inor ez da ahalegindu, ez du proposamenik egin eta ez dio aurrera joateko jarrerari eutsi Aralarrek bezala. Gainerakoen ezetza, blokeoa eta guk aurkezturiko proposamenetarako alternatibarik ez egotea izan dira egungo egoera ekarri dutena.

Politika eta programa alorretako barne ezberdintasunak ere ez dira gutxi izan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetatik igarotako bi urteetan zehar sorturik. Funtsezko kontuak dira krisiari erantzuteko jardueren –hala nola, grebaren‑ alde egitea, hezkuntza eta segregazio gaiak, publikoa pribatizatzeak, udalak, sektore proiektuak edo NABAIk gatazka politikoa dela-eta izaniko jarrera eta, indarkeriari dagokionez, horren ondorioak, baketzea dela-eta izanikoa edo estatuko segurtasun indarrei eta organo judizialei babesa ematea.

Hori bezain kezkagarri suertatzen da koalizioko kideek Aralarrek UPN edo PSNrekin aurrez aurreko politiko eta ideologikoak izan dituen unetan harturiko jarrera. NABAIren programetan, ideologian, sentikortasunean eta zentzuan adieraziriko jarreren alde egin ordez, Aralarren aurkako jarrera publikoa hartu dute eta NABAIren aurkakoak bilatzen eta indartzen ari diren barne zatiketaren eta aurrez aurrekoen jokoei estaldura eman diete.

Koalizioko gure kideen erreakzio horiek sistemaren politika eta komunikabide presioei amore ematea ekarri dute eta zuzeneko ondorioa gizartea eskuinaren, estatuaren edo sistemaren erasoen, diskurtsoaren eta ezarpenen aldean babesgabe uztea dute.

Programako noraeza horrek kezka handia sorrarazten dio Aralarri zalantzan jarririko planteamenduek beti sentikortasun ezkertiar eta abertzaleagoei eragiten baitiete, Aralarrek koalizioari eman diezaiokeen gizarte oinarriari alegia. Gizarte sektore batzuk, garrantzi politikoko gaietan –aipaturikoetan adibidez‑ noraezean ibiltzeak motibaturik, NABAIren aurka agertzea NABAIren eta Aralarren proiektuari kalte egin diezaioke eta koalizioaren bideratze ideologikoa ekar dezake.

Egungo Nafarroa Baik erakutsiriko gabezia garrantzitsuetako bat, zeinek bere ikuskera, eredua eta eduki ideologikoak definitzen baititu, bere karga esklusiboki instituzionala da. Koalizioa gure komunitateko jarduera, gertakari, mugimendu eta erakunde sozialetatik kanpo bizi da. Bere jardunean, bere praktikan edo bere harremanetan ez da ez kontuan hartzen ez sustatzen era instituzionalari alternatiba emateko eredu edo formarik, nahi dugun gizarte eta politika aldaketaren parte izanik parte hartu edo lan egin ahal izateko.

NABAI oskol hutsa da, barne bizitzari eta elkarrekiko lanari dagokienez. Barne sintoniarik ezak erabateko barne blokeoa sorrarazi du. NABAIren antolakuntza eraketan aurrera joateko ezetza, Aralarrek aurkezturiko proposamenak direla eta, inolako alternatibarik eman gabe, zurruntzeko, eraginkortasun ezeko eta barne gatazka etengabeko egoeran jarri du koalizioa, non ondorio eraginkor larriak eta akordiorako erabateko zailtasuna baitaude.

Egoera horrek bere hasierako proiektutik gero eta urrunago kokatzen du NABAI. Punch galera nabaria, erosotasuna eta are erregimenarekiko halako irtirina ditu ondoriotzat. Barne eta kanpo egoera hori ondorio nabariak izaten ari da koalizioan eta, batez ere, hark gizartearen aurrean dituen erantzukizunetan. Horren une politiko garrantzitsuan erreferentzialtasuna galtzea, erakunde politikako blokeoa eta estrategia falta egoera horren zuzeneko ondorioak dira.

NABAIko pertsona independenteen presentzia, ekarpena eta parte-hartzea haren irekitasuna eta pluraltasuna definitu eta aberasten dituzten garrantzizko ezaugarrietakoak dira.

Izaera horretara gehitu dira NABAIn eragina izaten edo NABAI nahasi edo desorekatzen saiatu eta oraindik saiatzen ari diren pertsona batzuk, independenteak izan ala ez. Barne eta kanpo salbatzaile edo sermoilari bihurtu nahi dute, irtenbide magikoak izanik. Koalizioaren existentzia ahalbidetu genuen alderdion aurka bideraturiko irtenbideak betiere. Jarrera horrek ez du zailtasunak aurrera eramaten edo konpontzen ezertan lagundu edo laguntzen.

Hamaika dira, baina, buru-belarri, ahaleginduz eta asebetez konprometiturik dauden, lan egiten duten eta NABAI ordezkatzen duten pertsona independenteak. Errealitate bikoitz horrek kontzeptua birkokatu eta funtzionamendu arauak eta pertsona independente horien zeregina definitzea eskatzen du. Batez ere bigarrenen pisu espezifikoa aitortzea da beharrezkoa, beren ahalegina, distantzia geografikoa edo barne dinamikaren ezagutza falta bermatu beharreko zaizkien aitorpena eta eskubideetarako eragozpena izan ez daitezen.

Egungo NABAI koalizioak Aralar alderdiaren lana mugatzen du eta gure ideien edo proposamen politikoen parte garrantzitsu batzuei uko eginarazten digu. Norekin eta zertarako, hori izan behar da NABAIren jarraipen eraz erabakitzeko egin behar dugun eztabaida eta gogoeta. Aliantza artifizialak, karrankariak edo eratzean helburu izan zituzten beharrei erantzun eta irtenbiderik ematen ez dietenak mantentzeak, denboran eutsiezina izateaz gain, berak sortzeko helburuei eta erdiespenei kalte egiten die azkenean.

Aralarrek aurrekoa sakrifikatu eta uko egin behar badio, urteotan egin dugun bezala, egiteko bermea izan behar du. Populazioaren gehiengoaren gizarte beharrak asetzeko lorpenen truke eta zerbitzuan egin behar du. Garapen eredu orekatuago, iraunkor eta unibertsal baten alde egitea, hala nola gizartearentzat eta gure proiekturako aurrerapena izanen diren ezkerreko aldaketa demokratikoak ahalbidetzeko. Erabaki zail horrek, bere garrantzi eta eraginagatik, eztabaida lasaian eta gogoeta sakonean hartzea merezi du.

Beraz, bizipen anitzeko eta argi eta iluneko bederatzi urteren buruan eta hauteskunde barealdi honetan zera galdetu behar diogu geure buruari: Eta orain zer? Ibiliriko bideak nora ekarri gaitu? Zein bide egin behar dugu etorkizunean?

Bide batzuk agertzen dira bidegurutzean. NABAIrekin orain arte bezala jarraitzea. Aralarrek bakarrik jarraitzea. NABAI sendotzea errealitate berri bati egokituz eta arazoak konponduz. Edo bestelako aliantzak bilatzea.

Orain arte bezala jarraitzeko aukera bideragarria ez dela ohartu behar gara. Hiru dira ezinezko egiten duten elementuak, aurretik azaldu denez. Bideratzen zaila den narriadurako barne bizitza latza. Zenbait alderdiren eta independenteren apustu estrategikorik eta leialtasunik eza. Eta jarrera ideologikoetan bermatuko zen programa oinarririk ez egotea.

Orain arte bezala irauteko seta boluntarismoari edo beti berekin halako arrisku maila duten aldaketekiko erresistentzia ulergarriari zor dakieke. Baina hola iraute horrek NABAIk hautsirik bukatzeko eta hori gutxien nahi izaten diren eretan gertatzeko arriskua dakar. Izan ere, egoera hori jada NABAIren higadura handia sorrarazten ari dela esan genezake. Hori gertatuko balitz, frustrazio eta desilusio ondoriorik txarrenak lituzke gizartearentzat. Gertaera horrek, gainera, guregan sinetsi dutenentzat, alderdientzat berentzat eta are Aralarrentzat oso ondorio txarrak lituzke.

Bestelako aliantzak bilatzeko aukerak ez dirudi ez bideragarria ez justifikatua. Zaila da Aralarrek, gaur egun, NABAIrekin dugun aliantza bezain garrantzitsuak planteatzeko benetako aukeretan pentsatzea.

Aukera sortan EB topatuko genuke, zeinekin guk ezkerreko gaietan oso kointzidentzia politiko handia baitugu. Izan ere, izan ginen haiekin koalizioan EAEn. Baina harreman arinik eta sintonia politikorik ez egoteak eta Nafarroako Ezker Batuak, batez ere, eskubide historikoetan, euskaran, lurraldetasunean, baketzean eta beste zenbait gaitan dituen jarrerek pentsaezin eta ezin bideratuzko egiten dute edozein aliantza.

Ezker Abertzale indartsua eratzeko apustu estrategikoa dela-eta Aralarrek baztertzen ez duen beste aukera Batasuna da. Egun pentsaezina da aukera hau. Lehenik eta behin, ezinbesteko gertaerak gauzatu gabe daude, ETAren desagerpena kasu. EAOren barnean alderdi normalizatu gisa eratzea eta Aralarrekin elkartzeko prestasuna. Aukera honi ez zaio oraindik bere garaia iritsi, besterik gabe. Eta garai hori, bestalde, hurbil ez dagoela dirudi.

Aralar alderdiak bakarrik jarraitzea. Dudarik gabe, inoiz ez diogu aukera honi uko egin behar. Ez dago zalantzarik Aralarrek aldarrikatzen duen gizarte ereduaren edukiei, gizarte proiekzioari eta defentsari buruz berme gehien ematen digun aukera dela. Bestalde, gure proiektuaren barne eta kanpo kohesioa erraztuko luke, baita horren izaera nazionala ikustea ere. Horrez gain, koalizioaren kudeaketara bideratu beharreko baliabide eta ahalegin garrantzitsuak herritarren onerako egunero gauzatu behar dugun eta Aralarren kasuan zuzenekoa litzatekeen lanetik kentzen dira.

Beste aldetik, bakarrik aritzeko aukera politikoak antzeko gizarte sektoreetan eragiteko ahalmena mugatzen du praktikan, gizartean sartzea txikitzen du eta gauzen egoeraren aldaketan eragiteko itxaropenak gutxitzen ditu. Handira ala txikira jokatzea da kontua, UPN eta PSErekiko zuzeneko aurrez aurrekoari dagokionez. Oraintxe bertan erakundeetako aldaketa posible baten alde egitea, Nafarroako Gobernutik udaletaraino. Aurrera bakarrik joan ahal izatea aukeratuz, behin betiko NABAIren ahalmenari eta NABAIk etorkizunean oraindik izan ditzakeen eta izan behar dituen eragiteko gaitasunari eta ibilbideari uko eginen genieke.

Aukera hau alternatibatzat geratu behar da Nafarroa Bai, Aralarrekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, apustua izaten jarraitzeko benetako aukera ez den egoera batean.

Errealitate zail honetan egon arren, Aralarrek NABAIren alde egiteari eutsi behar dio zailtasun objektiboek eta erantzukizun politikoak bestelako irtenbideak ezartzen dizkiguten arte.

Anuncios

Written by eztabaida

06/10/2009 a 1:08 pm

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: