Aralar Nafarroa

KRISI EKONOMIKOA

leave a comment »

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

KRISI EKONOMIKOA

crisis+economica01Garai berri honetan egoera berri bat sortu da, zeinek Nafarroako bilakaera politikoari eragiten eta eraginen baitio. Ekonomia krisiak eta gure komunitatean ere erakusten ari den gogortasunak zuzeneko ondorio larriak sorrarazten dituzte. Gogortasun hori UPNk sustaturiko eredu ekonomikotik dator, zein gure ekonomiari, kanpoko multinazionalen filialen presentzian eta mendetasunean bermaturik, EEE gisa jarduera erorketarik handienetako bat pairarazten ari baitzaio. Era berean, adreiluarekiko mendetasun handiak eta haren suntsipenak milaka langile kokatu dute langabezian.

Egoera larri horren aldean, UPN-CDNren eskuinak, PSNk zuzenean parte hartuz, krisiak lermaturiko enpresa negozioaren maila administrazio publikoetatik eta beste edozein lehentasunen gainetik bermatzera bideraturiko neurriak jarri ditu abian. Gobernuak, neurri gehienak porlanaren eta adreiluaren sektorean eta kontsumorako diru-laguntza neurrigabeetan batez ere jarriz, krisi egoera hau zuzenean sortu duten eredu ekonomikoei eutsi nahi die, ETEen, autonomoen eta nekazaritza eta abeltzaintzaren alorretan, arreta eta laguntza faltagatik, hamaika lanpostu galtzen utziz.

Bizi kalitatearen jaitsierako, langabezia areagotzeko eta itxaropen ezeko egoera honek egungo gehiengoak politiko eta sozialki aldatzearen alde lan egiteko baldintza berriak sortzen ahal eta sortu behar ditu. Egoera honen zuzeneko edo zeharkako erantzuleek beren planteamenduengatik merezitako zigorra hartu behar dute. Era berean, egungo erakunde mapan aldaketa ahalbidetu behar du, baita krisiari eta Nafarroari emateko ezkerreko irtenbidea eta aldaketa sozial, aurrerakoi eta demokratikoa bilatzen ari garenontzat korrelazio aldekoagoa ere.

Anuncios

Written by eztabaida

06/10/2009 a 3:53 pm

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: