Aralar Nafarroa

ETORKIZUNEKO NABAIRENTZAKO OINARRIAK

leave a comment »

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

ETORKIZUNEKO NABAIRENTZAKO OINARRIAK

asambleanabai01xAurrean dugu etorkizuneko NABAI berriaren eraketa izan behar dena, datozen hamar urteetako pertsonen eta Nafarroaren beharrei erantzuna eman behar diena.

Aralarrek ez du zalantzarik egin edo eskua dardarati izan behar erronka berri honen aurrean. Betidaniko eskuzabaltasun eta erabakitasun berberez, baina nekaezintasun eta irmotasunez, bideratu behar dugu koalizioaren etorkizuna ibilbide luzeko alternatiba bat emanen duten giltzarri eraikitzaileetarantz.

Etorkizuneko apustu berria definitzeko garaia da, hala nola gizarte nafarrarekiko eta batez ere aldaketa ezker, pluraltasun eta demokrazia ildoetatik eskatzen diguten sektoreekiko konpromisoa berritzekoa.

NABAIren oraina garrantzitsua da baina etorkizuna hobea izan daiteke eta izan behar da. Egoera honetan eta garaia –denboran eta beharrean‑ iritsita, Nafarroa Bai berri horrek alternatiba ilusionagarria, eraginkorra, egiazkoa, erakargarria, modernoa, plurala eta sozialki errotua izaten jarrai dezan giltzarriek edukiz, konpromisoz, eskuzabaltasunez eta lanez hornituriko oinarriak behar dituzte. Hauek izan behar dira etorkizuneko apustu berritua ahalbidetuko duten funtsezko akordioak.

1 – Ezkerreko kidetasun ideologikoa. Nafarroa Bai dinamika sozial eta politikoak garrantzizko egoeretarako exijitzen digun erantzuna emateko ezinbesteko ideologia eta programaz janztea. Krisi ekonomiko larriari aurre egiteko ekimen serioak eta ibilbide eta edukikoak aurrera eramateko gai izatea ahalbidetuko diguten edukiak. Bestalde, Nafarroarako garapen ekonomiko eta sozialaren eredu berri bat marraztu beharrean gaude, gizarte nafarrari alternatiba argia eta eskuinak edo PSNk proposatzen dituztenetatik bereizia eskaintzeko. Aldaketa politikorako desira egiazkoa egin ahal izateko parametroetan oinarrituriko programa. Hala nola erakunde eta gizarte eginbeharretan iniziatiba hartu ahal izateko edukiak dituena.

2 – Nafarroa Bai Soziala. Bere oinarrietan gizarteko murgilketa, gizarte borroka, intsumisioa eta desobedientzia zibila izan behar ditu kontuan. Gizarte mugimenduekin batera, errespetuz, lan egin behar du, ekintza politiko eta instituzionala aintzat hartzen dugun naturaltasun berberaz. Haren bokazioan, haren praktikan edo haren harremanetan, gizartean diren arazoei erantzuna emateko forma eta eredu sozial alternatiboak sustatu behar ditugu. Are jarduera instituzionala eta soziala bat etortzen ez direnean, NABAIk mugimendu horiekiko konpromiso horri eutsi behar dio bilatzen dugun aldaketa sozial eta politikoaren parte gisa. NABAIk pertsonen bizitzaren parte diren arazo, gatazka, aldarrikapen eta ezberdintasun guztiekiko ikaragarri sentikor eta harkorra izan behar du.

3 – Koalizioaren aldeko apustu estrategikoa. Guztiok pentsatu behar dugu NABAI erronka sakon eta arduratsua dela, mugimendu taktiko edo puntualetatik at. Hitzarturiko elementuetan erabat inplikatzea eta onura kolektibo eta orokorra, norberaren partea komunaren onerako sakrifikaturik, beti norberarenaren gainetik egon behar dela onartzea dakar berarekin konpromiso estrategiko horrek. Erabaki hori ez da bateragarria niri interesatzen zaidana bakarrik onartzearekin, ez irabaziko dudala uste dudan esparruetan, ez laguntzarik behar ez dudan lurraldeetan.

4 – Partaideen arteko leialtasuna. Nafarroa Bai proiektu garrantzitsua konpartitzeak, zeinek politikan eta jarduera instituzionalean elkarrekin aritzeko horren funtsezko konpromisoa atxikia baitu, leialtasun irmoak behar ditu. Leialtasun horiek ez dira flirtekin, laguntza bikoitzekin, erdeinuekin edo kanpoko erantzun etengabeekin bateragarriak. Are gutxiago aliantzak aldatu eta hirugarrenekin egiteko iradokizun etengabeekin. Ezin da komuneko proiektuko konfiantza eraiki etengabe oin bat NABAItik kanpo eta bestea barnean bide dituztenekin. NABAI aukeratzen dugun alderdiok koalizioarekiko eta bere partaideekiko apustu leiala adierazi behar dugu.

5 – NABAI garatzeko, hazteko eta Nafarroako lurralde osora zabaltzeko erronka zalantzagabea. NABAIren proiektuak bere zentzu eta indarra du baldin eta gure komunitatean bizi diren pertsona guztien beharrei emateko alternatiba globala bada. NABAI eraiki eta sendotzeko apustua, lana eta ahalegina ezin dira, ez edukietan ez pertsonetan ez lurraldean, bere partaideetako baten erresistentzia interesatuek mugaturik egon. Nafarroa Bai esparru horietako edozeinetan apustu partzial bat izatea aukeratzat jotzea erdizkako apustua da eta hori gizarteak eskatzen digun tresna bihurtzeko konbentzimendu edo borondate politiko falta islatzen du.

6 – Funtzionamendu egonkor, egiazko eta eraginkorraren eredua. Funtzionamenduari, erabakiak hartzeari eta ordezkaritzari aurreko puntuak behar bezala argitzearen emaitzatzat heldu behar zaie. Oraingo formulak egokiak izan ez direla erakutsi du praktikak. NABAIren garapen eta sendotzea geldiarazi duten tresnak izatera pasa dira. Barne bizitzaren eredua ekintza politikoak exijitzen dizkigun egiazko behar objektiboetara moldatu behar da eta ez orain arte ezin erdietsizkoa agertu den obsesioa izan.

NABAI batez ere behetik eraiki behar dugu. Herrietan, udal taldeetan eta eskualdeetan. Toki esparrua indartu, egunero lan egiten duten eta ordezkatzen gaituzten pertsonei jarduteko eta erabakitzeko aukera zabala emanez. Esparru horretan hartzen du zentzu handiagoa NABAIk pertsona independenteak hartzeko duen izaera irekiak. Tokiko lanaren egunerokoan behar dute alderdietako pertsonek eta independenteek konpartitu, adostasunera iritsi eta elkarrekin lan egin.

Era bertikalean antolatzeko setaren aldean, oinarritik hasi behar du NABAIk barne bizitzaren proiektuaren eraikuntza. Zuzendaritza egiturek NABAIren egonkortasuna, norabide politiko orokorra eta harturiko gizarte konpromisotik eratorririko beharren euskarria bermatzera bideraturiko zeregina izan behar dute. Erabakiak ausardiaz hartu behar dira, adostasunerako jarrera irekia izanez, ahal denean.

NABAIko barne antolaketak, zuzendaritzari dagokionez, alderdi bakoitzak denon proiektuari egiten dion ekarpenetik eratortzen den ordezkatze eta proportzionaltasuna aitortu behar du. Toki esparruetan, parte-hartzeak bertako errealitatea, pertsonen prestasuna eta harturiko konpromisoak islatu behar ditu. Hori guztia alderdietako kide edo pertsona independente izanik.

Alderdien egiturak NABAIren eskura jarri behar dira. Erakundeetako jardueratik edo ekintza politiko eta sozialetik agertzen diren beharrei erantzun behar diete.

7 –Akordiorako benetako epeak. Zoritxarrez, denbora iragaten dela ikusi dugu eta, behar anitz agerian egon arren, urtebete baino gehiago izan gara emaitza frustragarriak izan dituen eztabaidan. Ebidentzia eta egoera bideratzeko eskaera ez dira egoera denboran luzatzeko arrazoi aski izan. Horregatik da beharrezkoa, erronka garrantzitsu honi heltzeko, eztabaidarako denborak eta akordiorako denborak markatzea. Aralarrentzat aldaketa eta akordiorako prestasun eta borondateari buruz baloratzeko eta konklusioak ateratzeko behin betikoak izan behar diren denborak.

Ez dugu inola ere beharrezko eztabaida hori argitzea oztopatzeko betikotzerik onartu behar. Aurretik azalduriko gogoeta, proposamen eta ilusio guztiak ezerezera etorriko lirateke garaiz mugatuko ez bagenitu. Erresistentziek, eragozpenak edo koalizioan ezarri den pasibotasunak ezin izanen dute inola ere egoera hau 2011ko hauteskundeen bezperetara arte luzatzea eragin.

Beharrezkoa da NABAI osatzen dugun alderdi politikoen eta parte hartzen duten pertsona independenteen arteko kontraste, eztabaida eta akordiorako zentzuzko denbora tartea ematea, baina hori beharrezkoa izan behar da eta ez da ezein kasutan modu artifizial edo interesatuan luzatu behar. Aralarrek uste du 2010eko martxoaren erdialderako ziurtasunez jakin behar dugula zein egoeratan gauden eta hurbileko etorkizunari nola aurre egin behar diogun.

NABAI osoko eztabaida nagusia 2009ko udazkenean egin beharko zen urte hasierarako egoera aski argiturik egon dadin. Egungo NABAI osatzen dugunon arteko edo etorkizunerako apustua egiteko aukeratzen ditugunekiko akordioa behin betiko ebatzita 2010eko negu bukaerarako egon behar da.

NABAIk orain arte bezala, dakartzagun arazoak zuzenduta, jarraitzen ahal duela bermatzen duten aurrerapen nahikoak data horietarako gertatu ez badira, Aralarrek jarduteko askatasunez planteatuko du egoera berria, lehenik NABAI etorkizuneko proiektutzat eta Nafarroarentzako aldaketa politikorako bermetzat salbatzea bilatuz. Nolanahi ere, gizarte nafarrari eskaintzeko eta gure komunitatean beharrezkoa eta eskaturikoa den aldaketa politikoa hurbiltzeko aukera politiko ezkertiar, abertzale eta aurrerakoia dagoela bermatuz.

Anuncios

Written by eztabaida

06/10/2009 a 10:23 am

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: