Aralar Nafarroa

ARALARREK NABAIREN ALDE

with one comment

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

ARALARREK NABAIREN ALDE

araorgARALARrek, bere hastapenetatik egin duen bezala, NABAIren proiektua sendotzea aukeratzen du, eta sendotzea, aldaketa bidez eta koalizioa errealitate politiko eta sozial berri batera egokituz, baita bere etorkizuna ahalbidetu eta bideragarri eginen duen barne eredu batera ere. Akordio eta oreka berriak aurkitzeko nahia da, proiektua sendotzeko, indartzeko eta denboran egonkortasuna eta gizarte aurrean dituen konpromisoekiko ahalmena emateko, honaino iritsi izana ahalbidetu zuten jarrera, eskuzabaltasuna eta ilusioa berreskuratuz.

Uste dugu hori dela gaur egun gizarte nafarraren parte handi batek eta NABAIri babes ematen dionaren gehiengoak eskatzen dutena. Eta ARALAR, NABAI eta aldaketa politikoa gehien behar duten milaka pertsonari eskain diezaiekegun onena dela ere uste dugu.

Erabakia hartzeko, NABAIko partaide garen alderdi eta pertsonetako bakoitzak erabaki eta berretsi behar du. Aralar oraintxe egiten ari da. Elkarrekiko etorkizun eta arrakasta etapa berri bati aurre egiteko gure konpromisoa, prestasuna eta nahia erakusten ditugu. Baita autokritika egiteko prestasuna ere.

Badakigu sendotzeko konpromiso horrek barne erresistentzia anitz izan dezakeela. Eta baliteke erresistentzia horiek nolabaiteko krisia sorraraztea, baina hori zoritxarrez beharrezkoa da eta hartatik indarturik eta oraingo arazoak konpondurik atera behar dugu.

NABAI sendotzea beharrezko barne argitzapenetik etorri behar da. Adostasun ahul edo ezinezkoaren fasea bukatu behar da. Gertakari batzuek (EHA, Haragiaren hiria, CAN, Acciona, ikastetxe segregazionistak, gaitzespen mozioak, greba, etab.) hola erakusten dute. Beharrezkoa da, halaber, joko bikoitzak eta koalizioarekiko desleialtasunak bukaraztea, EBrekin, EAErekin, PSN ohiarekin, etab. izan eta NABAIko kide batzuk bi eskutako makila direla eta aliatuz aldatzeko prest daudela hautematen uztera iristen direnak adibidez.

Era berean, NABAI Nafarroako parte handi batean garatu eta sendotzeko konpromiso faltari edo frenoari bukaera eman behar zaio. Ez da eusgarria komuneko proiektu bat Lizarra, Tutera, Zizur, Uharte, Irunberri, Lodosa, Cascante, Erribera eta beste zenbait tokitako udaletan dauden egoerak egonik. Hurrengo hauteskundeak bihar balira, NABAI ez litzateke 2007an baino udalerri gehiagotan aurkezteko gai izanen. Aitzitik, egin genuen askotan ez egiteko bai.

Ezinbestekoa da NABAIren definizio ideologikoan aurrera joatea. Nafarroako gizarteak dituen eta izanen bide dituen arazo eta beharren aldean programa koherente eta kohesionatua izaten ahal dezagun. Aurrerakoitasun, pluraltasun edo nortasun nazionalaren balore edo definizioak NABAIren pluraltasuna aberasten duten elementuetakoak dira. Eta beharrezkoa da haren izaera irekia definitzen duten baloretzat harturik egotea. Hala ere, haiek berez programa bat eraikitzeko oinarri eskas direla ikusi da. Bestalde, gizartearen aurrean harturiko erronka eta konpromisoei aurre egin ahal izateko beharrezkoa da definizio hori. Funtsezko proposamen politikoak egiteko eta gainerako indar politikoek agertzen dizkiguten jarrera eta aurrez aurreko ideologikoei erantzuteko behar dira planteamendu horiek.

NABAI ideia honen zentzua ikusten ari garen terminoetan “zentratu” beharraren arrazoiketa bestelako NABAI bat sustatu eta abiatzeko erabiltzen ari dira batzuk. NABAI zentratzea ezin da zentro ideologikoan kokatzea izan, eta ezarritako ofizialtasunean bat etorri, sistemara egokitu eta aldaketarako prest egotea, aldaketa hori formetan bai baina funtsean ez bailitzateke eginen.

Egungo Nafarroa Bairen oinarriak, eduki ideologiko eskasekoak, nahikoak ez direla erakusteaz gain, barne desadostasun handien eragile eta, batez ere, NABAIk gizarte nafarrak eskatzen duen eta eskatzen digun aldaketa politikoaren beharrari erantzuteko funtsezko proposamenak eratu ditzan ez eraginkor agertu dira. Beharrezko definizio ideologiko hori ezkerreko postulatu politikoetan bakarrik egon daiteke funtsaturik. NABAI ezkerreko aukeraren ezaugarria izatea partaide gehienen sentsibilitatean egon da bere hastapenetatik. Hurbileko sektoreek eta botoa ematen dioten pertsonek hola definitzen dute beren burua gehienbat. Eta gizarteak oro har ezkerreko espektro ideologiko argi batean kokatzen du NABAI.

NABAIk gizarte ereduaren, programa proposamenen lehenestearen, gehiengo sozialari eta bereziki behar gehien duten sektoreei arreta ematearen parametroei erantzunen dien eduki ideologiko eta programatikoko eskaintza egin behar du. Ekonomiaren, garapenaren, iraunkortasunaren, zergen eta zerbitzu publikoen politikak, ezkerreko planteamenduetatik diseinaturik. Ez da posible, agerian geratu den bezala, eskuinaren politikei erantzutea eta are gutxiago orain dugun krisi egoera dela-eta iniziatiba hartzea existitzen ez diren jarrera eta definizioetatik edo ideologikoki zehaztugabeak direnetatik eratorririko azaleko planteamenduak izanik.

Kohesioa, antolakuntza, indarra, ahalmena eta barne parte-hartzea dira edozein erakunderen funtzionamendurako eta batez ere erakundea eraginkorra izan dadin beharrezko oinarriak. NABAIren egungo barne egoeraren definiziorik urrunena da hori. Praktikan akordiorako eta barne funtzionamendurako ezgaitasun hori izan da koalizioa oraingo bere egoerara arrastatu duen oztoporik handiena. Erabateko barne sintonia falta hori alderdietako edo presio talde independenteetako bakoitzak NABAIn egin dituen apustu partzialetatik edo aldi baterako, oportunitate edo komenentziako apustuetatik etorri da.

Epe luzeko apustu estrategiko batek, erabakitasunez eta uste osoz, ez du erakunde baten beharrezko barne bizitzan kaos egoerarik onartu behar, are gutxiago ahalbidetu edo indartu. Aralarrek NABAI antolatzeko eginiko proposamenen aurkako blokeoa alderdi bakoitzak edo independenteek koalizioan duten konpromiso eta apustu eskasaren isla nabaria da. Baita anitzek antolakuntza ezean izaten duten trebezia erosoaren isla ere.

Barne eredua erabat ezberdina izan behar da eta alderdi edo pertsona bakoitzak koalizioaren alde hartzeko prest dagoen benetako apustua eta konpromiso maila ezagutu ondoren bakarrik erabaki daiteke. NABAIren garapena, haziera edo lana baldintzatzeko erabil lezaketenei erabaki ahalmen handiegia ematea okerra eta kaltegarria dela ikusi da.

Anuncios

Written by eztabaida

06/10/2009 a 11:14 am

Una respuesta

Subscribe to comments with RSS.

  1. […] APUESTA DE ARALAR A FAVOR DE NABAI / ARALARREK NABAIREN ALDE […]


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: