Aralar Nafarroa

2011KO FORU ETA UDAL HAUTESKUNDEAK

leave a comment »

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

2011KO FORU ETA UDAL HAUTESKUNDEAK

grapf07Hau da aurre egiteko izanen dugun hurrengo hauteskunde erronka. Beren ezaugarriengatik hauteskunderik garrantzitsuenak. Inkognita batzuekin eta aukera ezberdinekin datoz. Komeni da gizarte nafarrari zein eskaintza agertuko zaion jakitea. UPN-PP bereizketa, Batasuna legalizatzen duten ala ez edo NABAI berriro aurkeztea, pisuzko gertakariak izanen dira hauteskunde deialdi horretan zehar. Agerikoa da eztabaida eta interes politiko eta sozial guretzat eta gure ingurukoentzat nagusia nola aurkeztuko garen eta bereziki Nafarroa Baik 2007an egin zuen bezala eginen duen jakitea dela.

Hala ere, deialdi berri horrek garrantzi handia hartu eta itxaropen sozial eta politiko berriak sortzen ditu. NABAIrentzako bermeez eta baldintza hoberenetan gerta dadin beharrezkoa da lana eginda izatea. Orain dauden eta aurretik azalduriko arazoak konponduta izan behar ditugu. Akatsak zuzenduta, hauteskundeetan gizartearen eta hautesleen aurrean hartuko ditugun konpromisoek erantzun egokia izanen duten berme aski izateko moduan.

2011ko hauteskundeen prestakuntzari jada 2007an egin genuen ilusio eta prestasunaz ekin behar diogu, baina aldaketa politikorako apustua horren egoera zailean dagoela jakinki. PSNk UPN-CDNren eskuinarekin lan egiteko harturiko jarrera eta aukeraren eta NABAIrekiko ukapen eta aurrez aurrekoaren estrategiaren ondoriozko egoera zaila.

Aldaketan aurrera joateko bermerik onena, aldi baterako eta zenbakiei helduz UPN-CDNren eskuina lekualdatu eta PSNri bere apustuaren okerra ikusaraztea ahalbidetuko luketen ahalik eta babes gehienak eta emaitzarik onenak batzean datza.

Erronka horiek aurrean, Aralarrek bere prestasuna, uste sendoa eta lan konpromisoa berretsi egiten ditu 2011ko foru eta udal hauteskundeetan gu NABAI barnean agertzea, jada 2007an gertatu zen bezala, ahalbidetzeko. Holako erabakia da ezen NABAIk presente BAI ala BAI egon behar duela esan baitezakegu.

BAI, NABAIk sorreratik den bezala alderdi eta independenteen elkarketa izaten jarraitzen ahal dezan, eztabaida, adostasun eta eskuzabaltasunez, saiatuz. Aukera hori bideragarria izateko ezinbestekoa da Nafarroa Bairen barne aldaketarako zalantzarik gabeko prestasuna. Prestasunik eta ontzeko asmorik batere gabe joatea portaera guztiz interesatua eta hutsa litzateke. Errentagarritasun alderdikoien azterketaren arabera eta botoa eskatuz gizartearen aurrean hartzen den konpromiso handian pentsatu gabe erabakita.

ALA BAI, hola ados gaudenok NABAI presente lana eginda egotea bermatuz. Hola, gizartearen eta koalizioan sinesten duten eta hartan beren itxaropenak jarrita dituzten hamaika pertsonaren eskaerari erantzuna emateko. ARALARrek, hola egiteko prest daudenekin, aukera hau aldaketarako erresistentzien, arazoen ukapenen edo gelditzen saia litezkeen bestelako oztopoen aurka bideragarri egiteko konpromiso sendoa hartzen du.

Ezinbesteko egoera batek bakarrik, lehen aipaturiko bi terminoetako edozeinetan egiteko ezintasunak, pentsarazi beharko liguke 2011ko hauteskundeetan berriro 2003an egin genuen bezalaxe aurkeztea, ARALAR bakarrik alegia.

Legealdi honetako esperientziak metatu behar ditugu. Ona eta txarra. Hautagai zerrenden eraketa eta erakundeetako jarduera gauzatu behar duten hautetsiak oposizio eraginkorraren tokian egiteko baldintzetan ere egonen direla bermatu behar dugu. Zerrendak osatuko dituzten pertsonen artean eguneroko, arduratsu eta taldeko lanerako gaitasun eta prestasun bermeak egon daitezela.

2011ko foru eta udal hauteskundeetara aurkeztea osotasuntzat ulertu eta aztertu behar da NABAIren barnean. Ezin da erakunde garrantzitsuetan egotea sustatu nahi izatea presentziak bermatzeko eta, norberaren komenientzia politikoengatik edo hirugarrenekiko konpromisoengatik, NABAI herri askotan egotea gelditzea. 2007an lorturiko orekak ez dira beti errespetatuak izan edo ez dira egin beharreko lanerako baliagarriak suertatu. NABAIren udal mapa berregin behar da. Portaerez, onarpen ezez edo pertsonalismoez izaniko esperientzia txarrek erabakigarritasunez ebaztea ahalbidetuko duten neurri zuzentzaileak izan behar dituzte.

Anuncios

Written by eztabaida

06/10/2009 a 9:29 am

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: