Aralar Nafarroa

NAFARROAKO EGOERA POLITIKOA

con un comentario

Nafarroako Aralarren IV. Konferentzia

NAFARROAKO EGOERA POLITIKOA

sanz_jimenez02Nafarroa une garrantzitsu eta zail batean dago berriro. Indarkeriaren bukaeraren gainean irekiriko itxaropenak, NABAIren sorrera, gerta zitekeen aldaketa politikoa eta UPN aroaren bukaera halaber aurreikusgarria ez dira gustatuko zitzaigukeen bezala gertatu eta berriro gure komunitatea eta gizartearen gehiengoa egoera konplikatu batean kokatu dituzte, zein ekonomia krisiak eta haren ondorioek areagotzen baitute.

Alde batetik, ETAk tregua, aspaldian jada, hausteak ilusio eta itxaropenerako arrazoi handietako bat desagerrarazi zuen.

Bestetik, PSN-PSOEk aldaketa politikoari ezetz esatea, nahiz eta horretarako baldintza politikoak, sozialak eta hauteskundeei buruzkoak egon. Gero UPNren eskuinera hurbildu eta egun harekin argiki elkarlanean aritzen dela-eta, ematen du atzera egin dugula, baina ez 2007ko Parlamenturako eta udaletarako hauteskundeen aurreko egoerara, baizik eta 80 eta 90eko egoeretara, zein gure komunitateari horren kaltegarri izan baitzitzaizkion eta gizarte nafarraren gogo kolektiboan horren oroitzapen txarrak baitituzte.

Egoera larri horrek, PSNk ezkertiar edo sozialista gisako erantzukizuna betetzeari uko eginda eta gobernu eskuindar baten interes eta beharretarako prest eta haien mende egonik, ez ditu Nafarroan aldaketa politikoaren beharra eta eskaera ezabatzen, baina anestesiatzen du gizartea, aldaketa horren bideragarritasun eta hurbiltasunari buruzko ilusio, konpromiso eta konfiantzari dagokienez.

PSN-PSOEk NABAIrekin aldaketa politikoa eta gobernu aldaketa egiteari uko egin izana Madrilgo estrategia, behar eta kalkuluei zor zaie. Ez ziren, bestalde, PSNri eta bere liderrei Nafarroatik eginiko presio, exijentzia eta mehatxuak falta izan, NABAIrekin itun egin eta UPN eskuindarra oposizioan uzteak izan litzakeen ondorioen gainekoak.

PSNk azken bi urteotan harturiko norabideak 2007an ireki ziren posibilitateak eta apustuak behin betiko uzteko asmoa du bere alde egiten dutenen teorian. NABAIren indarrak eta ahalmen politikoak, hala nola aldaketaren alde egitean koalizioak izan dezakeen hegemoniaren beldurrak izututa, foru alderdi-bitasuneko Nafarroa berregitera itzultzea bilatu dute. PSNk UPNri aurre egin eta garaitzeari uko egite horrek alderdia, etorkizunari begira, eskuinaren mende jarriko du etengabe eta bere ideiak utzaraziko dizkio.

Denbora honetan gertatu direnak gertatuta ere, ez dira Nafarroako aldaketa politikoaren ez beharra, ez eskaera ez premia desagertu. Baina hori iristeko benetako aukera urrundu egin da epe motzean, behinik behin, eta 2007ko udan eskuz ukitu genuen eran eta aukeran behintzat.

Nafarroako bizitza politikoaren ezaugarria den egoera horren barnean, garrantzi handia hartzen dute UPN eta PSN NABAIren aurka gauzatzen ari diren jarduteko kointzidentziak eta batasunak. Hura ukatzeak, hari bere barnean eta erakundeetan egonkortasuna galarazteak edo sistemaren ofizialtasunean sarrarazteko presioak alderdi politiko horiek gizarte nafarraren erabakia onartzen ez dutela eta etorkizunari beldur diotela adierazten dute. 2007 baino lehenagoko mapa politikora itzultzea bilatzen dute edozein baliabide mota erabiliz.

Beste alde batetik, Nafarroako UPN-PP eskuinaren haustura mapa politiko berrian gertaera berri eta garrantzitsua da zalantzarik gabe. Hain garrantzi handiko datua den jakin gabe, PPk Nafarroako Parlamenturako eta udaletarako hauteskundeetan izanen duen babesa eta nola babes horrek UPN ahuldurik utziko duen, berri handitzat baloratu behar dugu haustura hori. Ezin dugu oraindik gogoeta handirik egin, baina Espainian ongi ezarririk dagoen PP alderdiaren sendotasunak, Europakoen emaitzetan argi eta garbi geratu den bezala, UPN zapaltzen buka dezake, horrek sentimendu espainoleko bere hautesleria sustatu eta sortu duelako, PPrekin berarekin lotura estuak dituelarik. Ez du ematen, dena den, epe laburrean harreman horiek bideratu eta birkonponduak izan daitezkeenik eta bi alderdiok 2011n hauteskundeetan aurrez aurre jarri beharko dira.

Nolanahi ere, gertaera objektiboa da Nafarroako eskuinaren zatiketak UPNren hauteskunde nagusitasuna ahuldu duela eta, hauteskunde lehian, zentro eskuineko tokiak lortzeko borrokan eta geroko gobernu gehiengoen eraketan eragile berri bat sartu ere.

Eskuina 20 urteko batasunaren ondoren hautsi izana ez dago NABAI ustekabean sartu eta Nafarroan suertaturiko aldaketa politikotik at. Madrilen eginiko lana, 2007ko emaitzak eta UPNk gobernua galtzea zein hurbil ikusi zuen dira bilakaera garrantzitsu horren zuzeneko arrazoi.

UPNren zuzendaritza politikoaren aldaketak, bai alderdiko presidentziari bai gobernuko presidentetzarako izangaiari –hau da, Miguel Sanzen ordez Yolanda Barcina‑ dagokienez, ez du, antza, alderdiaren politiketan edo jarreretan inolako aldaketarik ekarriko. Aldaketan indartu edo ahuldu egiten ari direlako zalantzak etorkizunean argitu beharko dira. UPN, bere sorreratik izan den bezala, aurka izatearen ideologiak definitzen du. Nafarroaren euskal nortasunarekin loturiko guztiaren aurka. Gertaera hori eskuineko ideologia erradikal eta neoliberal sendo eta komunitatean diren interes ekonomikoen nukleo guztiek lotu eta zeharkatu batekin loturik dago.

CDNk bukaera bakarra du bere nora ezean. Desagertu eta UPNn sartzea. Orain dela asko utzi zioten bere portaerek eta jarrerek zentrista eta jarrera sozial eta demokratikoen babesle izateari. UPNren politikekin erabateko kointzidentzia dute eta desadostasunik gabe egiten dute haien proposamenen alde. Halako ezustea, ez aise ulergarria, sorrarazten du Europakoetan botoa PSNrenganantz hurbiltzeak.

Ezker Batua estatu osoan izaniko krisi orokorretatik onik ateratzen saiatzen ari da. Sektore ofizialean kokatuta, erorketa orokorrak eragiten dio, Nafarroan egiten duen ahalegina eginik ere goranzko etorkizuna bermatu ahal izan gabe. Jarrera argiki ezkertiarrei eusten die politika ekonomiko eta sozialetan, baina demokraziaren aurkako jarrerak eta errealitateak, edo ez oso onargarriak, justifikatzen jarraitzen du, CCOOk Gobernuarekiko elkarlanean gauzatu dituenak adibidez. Halaber, nortasun, kultur edo hizkuntz gaiekin loturiko eskubideak ulertu eta onartzetik urrun dago.

Batasuna/EAE-ANVk Nafarroan presentzia garrantzitsua izaten jarraitzen du. Zaila da haren benetako ahalmen edo babesa kuantifikatzen egunero lan egiteko duten egoera zaila eta bidegabea dela eta. Europakoetan lorturiko emaitzek errealitate horretarako biderapen hurbila, ala ez, erakusten dute, eta errealitate hori haientzat ere normaltasuna, lehia librea eta eginbeharrak daudenean bakarrik neurtzen ahalko da, pertsonak, programak eta eguneroko lanean, gizarteak egunez egun eskatzen dituen gai eta arazoetan, emaitzak, esaterako.

Agerikoa da bizitza politiko instituzionalean eta gizarteari eragiten dioten eguneroko problematiketan ez daudela. Gatazkaren oskolean itxita, beren jarduera eta ahalegin gehienak biltzen dituen beren errealitate baztertzailean soilik bizi dira. Aralarrek harreman arinerako eta elkarlanerako jarrera benetan harkorra izan arren, errealitatea guztiz bestelakoa da. Batasuna-EAEk bere horretan eusten dio Aralarrekiko duen bere beligerantzia eta areriotasun mailari, are kortesia harremanetarako edozein aukerari uko eginez.

Advertisement

Escrito por eztabaida

06/10/2009 a 4:44 pm

Una respuesta

Suscríbete a los comentarios mediante RSS.

  1. [...] SITUACIÓN POLÍTICA NAVARRA / NAFARROAKO EGOERA POLITIKOA [...]


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.